Bilbohiria - Laugarren linearen zain protesta egingo du larunbatean “Metro linea 4” plataformak

Larunbatean metroko laugarren lineak egin beharko lukeen ibilbidea irudikatuko du haren aldeko Metro linea 4 plataformak. Errekaldetik abiatuta giza katea egingo dute Zabalburu plazara. Metro Linea 4 osatzen duten auzo elkarte eta kolektiboek metroaren 4. linea “atzerapenik gabe” egiten hasteko galdegin dute. Bilboko hegoaldeko guneko auzokideak “historikoki alboratuta” daudela salatu dute, eta bertan 75.000 biztanle baino gehiago bizi direla gogoratu dute. Besteak beste, Errekalde, Uretamendi, Betolaza, Peñascal, San Adrian, Irala, Zabala, Miribilla eta Zabalburu auzoak daude inguru horretan.


Entradas populares de este blog

Firma: Primer tramo a realizar de la línea 4 de metro: Rekalde-Moyua-Matiko - Sinadura: Metroko 4 linea egiteko lehenengo tartes: Rekalde, Moyua, Matiko

Manifestación, 5 de junio - Manifestazioa, ekainaren 5ean

La Diputada General genera expectativas mediáticas sobre la conexión con las Encartaciones, aunque depende del Gobierno central y afecta a otras comunidades además de retrasar el trayecto que necesitan nuestros barrios